Blues hutsezko hiru jardunaldi bizi. Bilbok ondo baino hobeto erantzun dio jaialdiaren lehen edizio honi, aurreikuspen guztiak gaindituz.

65.000 pertsona baino gehiago bertaratu ziren Areatzako zelaiguneko kontzertu sutsuetara eta milaka zale hurbildu ziren egunero Kioskoko emanaldi hipnotikoez gozatzera.

Blues festa handia hiriko kaleetara ere iritsi zen, dixie band «Granujas a todo ritmo» eta boogie-woogie klaseen eskutik, haien erritmoa eta alaitasuna kutsatuz, herritarrak eta turistak dantzan jarriz. Guggenheim Museoak, pinakotekaren 25. urteurrenaren eta TopARTE programaren barruan jaialdiaren ekintza batzuen egoitza izan zen, eta han ospatu ziren hitzaldiak eta kontzertu pedagogikoak edukiera osatzea lortu zuten. Ekimen horiek interes handia piztu zuten eta parte-hartzaileek asko gozatu zuten.

ESKERRIK ASKO. Artista guztiei, publikoari, proiektua babestu duten pertsona, enpresa eta erakunde guztiei. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu lehen edizio hau arrakasta handia izatea posible egin duten guztiei: talde teknikoa, segurtasunekoa, koordinaziokoa, komunikaziokoa – Zuek gabe Bilbao Blues Festival ez zen posible izango. Edizio bikaina izan da.

2023an elkar ikusiko dugu!