BBF Sariduna

BOB STROGER, BILBAO BLUES FESTIVAL SARIDUNA

 

Bob Stroger (Hayti, Missouri, 1930) blues-musikari ospetsuak, baxu-jotzaile eta abeslariak, Bilbao Blues Festival Saridunaren erakusgarria den txapela jasoko du. Bere ibilaldi luzean, Stroger XX. mendeko bigarren zatiko banda garrantzitsuenetako batzuen partaidea izan zen: Ottis Rush, Jimmy Rogers, Sunnyland Slim, Willie Mabon, Snooky Pryor, Eddie Taylor, Pinetop Perkins…

70eko eta 80ko hamarkadetan, American Folk Blues Festivalen biren sail erritmikoa osatu zuen, Oddie Paynerekin batera, eta besteak beste Carey Bell, Lousianna Red eta Jimmy Rogersekin aritu zen. 90eko hamarkadan, bere banda propioa gidatzen hasi zen eta kontzertuak eman zituen planeta osotik.

Bob Strogerrek Chicago All Star taldearen parte bat sustatuko du, eta Bilbao Blues Festivalen arituko da Kim Johnson, Mike Avery, Kenny Smith, Ari Seder, Piano Willie eta Joey Sayerekin batera.