Anson Funderburg, Mike Morgan eta Shawn Pittman blues gitarra-jole ospetsuen talentua modu ikusgarrian elkartuko da jaialdiaren hirugarren edizio honetan Texasi eskainitako “Crossroads” saioan.
Anson Funderburgh
Hamabost urte zituenetik agertokietara igota, Funderburg (Plano, Texas, 1954) texanoak, Anson Funderburg & The Rockets taldeko buruak, estilo, tonu eta sentsibilitate nahastezina du, Freddie King eta B.B King ospetsuen eraginetik edaten duena, bai eta Chicagoko West Side soinuaren ordezkarietatik (Buddy Guy, Otis Rush edo Magic Sam) ere.


Mike Morgan
Mike Morgan gitarra-jole eta abeslariak (Dallas, 1959) urteetan zehar zirkuituan ezagun egin duen estilo elektriko eta sutsua zabalduko du The Crawl taldearekin batera. Bere erreferente nagusiak B.B King, Magic Sam, Freddy King, Luther Tucker eta Eddie Taylor dira.
Shawn Pittman
Shawn Pittmanek (Talihina, Oklahoma, 1974) osatzen du Texasko bluesaren “guitar hero” hirukote hau. Ibilbide oparoa du besapean (1996an grabatu zuen lehen diskoa, 22 urte zituela), eta Matt “Guitar” Murphy, Hubert Sumlin edo Lou Ann Barton bezalako artistekin lan egin du, bai eta B.B King famatuaren telonero gisa ere.
