Intentsitate handiko beteranotasuna
TKOB ibilbide luze eta arrakastatsuko bost artistak osatzen duten taldea da eta beren talentua eta pasio musikala bluesaren, funkaren eta groovaren eraginetatik landuz, tentsio handiko proiektu batean batzea erabaki dute, zuzeneko ikusgarriak ziurtatzeko asmoz.
Tony Coleman (1955, Kissimmee, Florida) taldeko bateriajotzailea da eta B.B. King, Otis Clay, Bobby Blue Bland, Johnnie Taylor, Albert King, Albert Collins, Etta James, James Cotton, Katie Webster edo Buddy Guy bezalako izarrekin eszenatokia partekatu du. Bestalde, Russell B. Jackson (1954, Memphis, Tennessee) baxujolea da, 7 urtez B.B Kingen taldeko kidea izan den berbera.
Vasti Jackson (1959, McComb, Mississippi) gitarrista da eta 2023ko Bilbao Blues Festival jaialdian The Mississippi Trinityrekin batera emanaldi ikusgarria eskaini zuen. 2024an Grammy bat irabazi zuen Kenny “Blue Boss” Wayne pianistak (1944, Spokane, Washington) eta Waldo Weathers saxofoi jotzaile handiak (1950, Louisville, Kentucky), 20 urtez “soularen aitabitxi” James Brownen musika taldean egonda, osatzen dute guztiz itzelezko musika talde hau.
