“Groove” asko Bilbao Blues Festival-ari irekiera emateko.
Duela 20 urte baino lehenagotik (2004an jaio ziren) rhythm & blues, funk, soul edo jazz erritmo beltzen banderapean, The Cherry Boppers konbo bilbotarrak irekiko du Bilbao Blues Festival jaialdiaren 5.edizioa. Eskarmentudun talde instrumentalaren eta Patricia Reckless abeslariaren arteko alianzak, “The Cherry Boppers meet Patricia Reckless” proiektua ekarri du, non 2024an grabatutako azken lanean, soul funk erritmo indartsuetara hurbiltzen diren, energiaz beteriko zuzenekoak gelditu gabe dantzatzera gonbidatzen zaituelarik. “Groove”a ziurtatua dago!
The Cherry Boppersen ibilbideak hainbat album eta ehunka emanaldi biltzen ditu estatuan, Frantzian, Alemanian, Eskozian edo Herbeheeretan. Donostiako Jazzaldian “Sly and the family Stone”entzako irekiera, Imagina Funk jaialdia, Edinburgoko jazz-blues jaialdia, Amesterdamgo Paradiso Club edota Municheko Olimpia Park nabarmentzen dira.
Bestalde, Patricia Reckless bilbotarrak, Bohemian Soul bikoteko kideak, The Cherry Boppersen pultsu erritmiko sendoarekin zehaztasunez bat egiten duen ahotsa iradokitzaile eta indartsua erakusten du. Bere eragile musikaletako batzuk Etta James, Aretha Franklin, Amy Winehouse, Sharon Jones, James Brown, The Tempations edo Ray Charles dira.
