Sweet Marta & The Blues Shakers

Ordua: 12:30

Ordua: 12:30

Estatuko blues eszenako harmonizista bakarra.

Marta Suñé, Sweet Marta & The Blues Shakers laukotearen buru da. 2013an jaiotako taldea, non estatuko blues eszenako harmonizista bakarrak ibilbide luzea duten ospe handiko musikariak lagun ditu. Hauek, Johnny Bigstone gitarra-jotzailea, Little Jordi baxu-jotzailea eta Homero Tolosa bateria-jotzailea dira. Martak harmonikarako duen gaitasun bikaina abeslari gisa duen sentsibilitate eta magnetismo handiarekin konbinatzen du.

Zuzenean ez dira falta Chicago eta Texaseko bluesaren ordezkari bikainen arrakastadun bertsioak, hala nola Koko Taylor, Sonny Boy Willamson II, George Harmonica Smith edo Junior Wells. Taldearen proposamen estilistikoa “jump blues”, New Orleans, Chicago, Texas, country blues, boogie woogie eta rock ‘n roll estiloen koktel kementsua da. Haien hirugarren eta azken lana “Hard Times” (2023) da, non gai propioak eta “covers” aukeraketa zaindua nahasten dituzte.