Chicago Summer Tour 2025
Eguna: 2025 | Igandea 27

Ordua: 20:45

Eguna : 2025 | Igandea 27

Ordua: 20:45

Chicagoko bluesaren izar-multzoa.

Chicago Blues Festival jaialdiaren urteko lehen bira 2025eko udan izango da. 1969ko bere aurrekoaren oinarri berarekin, “Chicago Blues Summer Tour” birak blues elektrikoaren hiriburuko musikari nabarmenen kartela izango du.

Ekimen honetarako sortutako “supertaldea” Mike Wheelerrek (gitarra/ahotsa) gidatzen du, Ipar Amerikako hiriko blues garaikidearen musikari garrantzitsuenetariko bat. Musikari gisa ibilbide luzea egin du musika talde askotan, eta Son Seals, Koko Taylor, Willie Kent eta Buddy Guy artista mitikoekin batera aritu da ere.

Atal erritmikoa Larry Williams (baxua) eta Cleo Cole (bateria) izar bikoteak, Jesse Lockridge (teklatua) eta beste bi lagun zaharrek, Russ Green (harmonika) eta Faye “Peaches” Staten (ahotsa) osatzen dute. “Peaches” Koko Taylor eta Etta James emakumezko abeslari ospetsuetan inspirazioa hartzen du. Chicagoko klubetan ohikoa den artista talde honek eszenatokia partekatu ohi du. Haien konplizitateak eta talentuak, antzeztoki gainean erakusten duten dinamismoarekin batera, ikuskizun handia bermatzen dute.