Arrakasta lortu zuen Me vuelvo loco, Salta edo Rock and Roll en la plaza del pueblo abestiekin, guztira lau disko argitaratuz 1978 eta 1981 bitartean: Matrikula de honor (1978), Rock and Roll (1979), Viva Tequila (1980), eta Confidencial (1981).
Taldea 1983an desegin zen. 30 urte inguru musika-, antzerki- eta publizitate-ekoizpeneko zurrunbilo betean eman ondoren, Alejo agertokietara itzuli zen bere lehen disko bakarlariarekin, “Decíamos ayer”. Disko horretan, pop eta rock hispanoaren abesti onenetako batzuk bildu zituen (Silvio Rodríguezen “Ojalá”, “Sábado a la noche” Morisen eskutik eta Charly Garciaren “Bienvenidos al tren”).
Bere azken lanean “Alejo”, honako konpositore hau deabruarekin egindako jaggeriar itunaz harro dago.
Harro gaude Bilbao Blues Festivalen artista oso honekin, ongi etorri!