D.K. Harrell (Ruston, Louisiana, 1998), estatubatuar kritikaren zati handi baten iritziz, blues amerikarraren “fenomeno” gazte berria da. Estilo tradizionalari eutsiz, 26 urteko abeslari eta gitarrista honek generoaren alderdi klasikoaren ikuspegi berri eta erakargarria eskaintzen du. Ezinezkoa da bertan B.B. King maisuaren herentzia estilistikoa ez hautematea, bai gitarristikoki bai ahots mailan, eta horrek belaunaldi berriek “bluesa” ere badutela erakusten du. 2019an B.B. Kingen sinposioan aritu zen eta bere gitarra enblematikoetako bat jotzeko ohorea izan zuen, Lucille. Hirugarren postuan sailkatu zen 2022 International Blues Challengean eta urte berean Jus “Blues Music Foundationek ematen duen King of the Blues B.B. King saria jaso zuen. “The Right Man” bere estreinako disko bikaina da, 2023ko ekainean Little Village Foundation-en zigilupean argitaratua.
Gary Clark Jr., Mr. Sipp, Tedeschi-Trucks band eta Christone “Kingfish” Ingram. Espainian egingo duen emanaldi bakarrean, herrialdea bisitatzen duen lehen aldia izateaz gain, D.K. Harrellek Bilbao Blues Festival jaialdian bere teknika garbia eta nortasun handia erakutsiko ditu agertoki gainean, bluesaren panoramako figura bikain eta biribilenetako bat izateko bidean dagoela erakusteko.