“Memphisen musika genero bat bada, Southern Avenue genero hori da” (American Blues Scene). Talde gazte hau soul, blues eta rock tradizioaren arteko koktel perfektua da. 2015ean Ori Naftalty israeldar jatorriko gitarra-jotzaileak sortu zuen, eta bere izena Memphiseko kale batetik hartu zuten. Kalea hiriaren mugen ekialdetik, Soulsvilleraino hedatzen da, Stax Recordsen jatorrizko bizilekuraino.

Naftaltyz gain, Tierinni Jackson abeslariak, bere ahots ezti, gozo eta indartsuarekin, bere arrebak, Tikyra Jackson bateria jotzaileak, Evan Sarver baxu jotzaileak, Ava Jacksonek (koruak) eta Jeremy Powellek taldea osatzen dute.

2016an, Stax Records zigilu mitikorako lehen lana grabatu zuten, eta berrogei urtean diskoetxe horrekin kontratu bat sinatu zuen lehen taldea izan zen. Arrakasta horren ondorioz, bi urte geroago, Blues Music Awards sarietan talde berri baten album onenaren saria irabazi zuten. Kritika bere oinetan zuela, hurrengo urtean grabazio estudioetara itzuli ziren “Keep on” argitaratzeko, are gehiago suntsitu zuena, Billboarden “Top Blues Albums” zerrendako bosgarrenera iritsi zen eta Grammy sarietarako ere izendatu zuten “Blues Garaikideko Diskorik Onena” bezala.