Bizkaitar taldeak igandean eskainiko duen kontzertuak emango dio azkena ostegunean, uztailak 29, hasiko den doako blues jaialdiari.

Fito eta Mikel Erentxun izango ditu gonbidatu Travellin’ Brothers bizkaitar taldeak Bilbon igandean, uztailak 31 22:30ean, Bilbao Blues Festival doako jaialdia ixteko emango duen kontzertuan.