The Original Blues Brothers Band taldeak hogeita hamar urte daramatza munduari bere “misio jainkotiarra” erakusten, soul eta blues festa gisa. Jatorrizko erakundea denboran zehar aldatuz joan den arren, bandaren arimak bere horretan jarraitzen du 30 urte baino gehiagoren ondoren Steve, The Colonel, Cropper (gitarra) eta Blue, Lou Marini (saxoa) mitoak buru direla.
The Original Blues Brothers Band Bilbao Blues Festival jaialdira iritsiko da festarako gogo handiarekin eta ahaztezinezko kanta sorta batekin. Nork ez ditu gogoratzen “Gimme some lovin” “Everybody needs somebody to love” edo “Soul man” bezalako gaiak? Presta zaitez Blues Brothersen erritmoarekin dantzatzeko!
