The Big Flyersek -lehen The BlueSpirits eta gero The Reverendos- ospe eta ibilbide handiko musikariak biltzen ditu; Reverendo Reverendo Garcia pianoan eta ahotsean, Álvaro “King” Martínez gitarran, Javi Caballero baterian, Pedro Larrauri kontrabaxuan eta David Blacky saxoan.
40ko eta 50eko hamarkadetako musika maitaleak, elkarrekin edo bakoitzak bere aldetik, Jerry Lee Lewis, Robert Cray, The Muddy Waters Band edo Wanda Jackson bezalako bluesaren kondairekin partekatu dute eszenatokia. 2022an argitaratu zuten izen bereko lehen diskoa, autoekoitzia, kritika eta publiko aldetik arrakasta handia lortuz. Bere zuzenekoa blues, swing, rythm and blues eta rock and roll festa dantzagarria da.
