Soinu propio baten dotoretasuna
Multiinstrumentista autodidakta eta berriki Alabamako Bluesaren Ospearen Aretoko kide gisa, Skyler Saufley (Virginia, 1995) ez da blues artista tipikoa, eta bere ibilbidea bakartzat har daiteke. Mendebaldeko kostaldeko jump, swing eta blues estiloan espezialisatua, eszenatokian presentzia bikaina eta bere ikuskizunetan energia hedatzeko erreztasun harrigarria erakusten du.
“Publikoak gozatzen duenean, hobeto jotzen dugu, eta hobeto jotzen dugunean, energia hori bi norabideetan isurtzen gau osoan, eta hori niretzat, droga bat bezalakoa da. Egiten duzuna maite duen jendearentzat agertokian jotzeak, egiten dudan are gehiago maitarazten dit”, aitortzen du.
Saufleyren talentuak T-Bone Walker, James Cotton, Little Walker eta Pee Wee Crayton bluesaren kondairak gogorarazten ditu. Skyler Saufley Bilbao Blues Festival jaialdira iritsiko da Anita Fabiani (pianoa), Abdell B. Bop (baxua) eta Denis Agenet (bateria) musikariekin.
