Martín Burguez & His Rhythm Combo
Eguna: 2025 | Igandea 27

Ordua: 14:00

Eguna: 2025 | Igandea 27

Ordua: 14:00

40ko eta 50eko hamarkaden zaporea tentsio handiarekin

Martin Burguez & His Rhythm Combo seikoteak, Uruguaiko abeslaria eta gitarra-jotzaile moduan Martín Burguez buru duela, Rhythm & Blues klasikoak eta 40 eta 50eko hamarkadetako musikaren herentzia erakargarriak biltzen dituen ikuskizun eta giro beroa eskaintzen du.

Bartzelonako musika taldearen eraginak R&B estiloko artistetatik hasi (Big Joe Turner, Nappy Brown, Chuck Willis edo Tiny Bradshaw) eta “Jump Blues” estiloko erreferente handietara (BB King, T-Bone Walker, Pee Wee Crayton edo eta Johnny “Guitar” Watson) doaz. 40ko hamarkadako estetikan oinarritutako show honek, ikus-entzuleak proposamen fresko eta pertsonaletan murgiltzen ditu, taldeak sortutako abesti eta moldaketekin.

Burguezekin batera, Kataluniako hiriburuaren blues eszenako musikari nabarmenetako batzuk arituko dira, besteak beste, Pere Miró saxo baritonoan, Arnaud Desni saxo tenorrean, Oriol Fontanals kontrabaxuan, Arnau Julià baterian eta Alberto Burguez pianoan. Tradizioa eta gaztetasuna elkarrekin eszenatokian, adrenalinaz beteriko ikuskizuna bermatuz.