Blues gitarraren izar handi baten dotorezia
Jimmie Vaughanek (Oak Cliff, Texas, 1951), blues amerikarraren historiako gitarristarik onenetako bat, IV. Bilbao Blues Festival Saria jasoko du, Kim Wilson harmonizista eta abeslariaren lekukoa hartuz; 20 urtez The Fabulous Thunderbirds talde mitikoan aritu zen taldekidea hain zuzen ere. Vaughanek lau Grammy sari eta zortzi izendapen jaso ditu bere ibilbide arrakastatsuan.
Texasko musikaria 1960ko hamarkadaren hasieran maitemindu zen bluesarekin, Dallaseko irrati beltzak entzunez. Aitak animatuta, oso gaztetan hasi zen gitarra jotzen eta era berean bere anaia txikiaren (Stevie Ray) mentore eta irakasla bilakatu zen. Hau, gitarraen munduan mito bihurtu zen eta 1990ean hegazkin istripu batean hil zen, 35 urte zituela.
15 eta 16 urte bitartean “The Swinging Pendulums” eta “The Chessman” musika taldeetan jo zuen. 1969an Austineko eszenatokietan jotzen zuen The Storm taldearekin batera eta gitarrista moduan zuen ospea sendotu zuen.
70eko hamarkadaren erdialdean, The Fabulous Thunderbirds taldea sortu zuen Wilsonekin batera, garai hartako bluesa modernizatu zuena. Zazpi disko grabatu zituen 1990era arte eta “Family Style” proiektua sortu zuen, handik gutxira joan zen ohorezko Stevie Rayekin batera.
Jimmiek hiru urte geroago ekin zion berriro bakarkako ibilbideari. Orain arte, kolaborazio ugari egiteaz gain, bost disko kaleratu ditu: “Strange Pleasure” (1994), “Out there” (1998), “Do you Get the Blues?” (2001), “Plays Blues, Ballads & Favourites” (2010) eta “Baby please come home” (2019). Azken lan honek, Grammy baterako nominazioa eta Blues Foundation saria lortu zituen Gizonezko Artista Onenari. 2021ean, “The Jimmie Vaughan Story” argitaratu zuen, edizio mugatuko kutxa berezi bat eta bere ibilbide osoa kontatzen duen liburu bat.
