Guggenheim Bilbao Museoko Auditorioan doako blues kontzertu pedagogikoak izango dira, TopARTE programaren bidez. Helburua da belaunaldi gazteenek musika genero honen esentzia modu ludiko eta dibertigarrian ezagutzea eta bere pasioa sentitzea. Diablues ta Bluezifer bikotea arduratuko da horretaz, Oihan Vega EiTBko aurkezlearekin eta Nagore Sanz kontrabaxu jotzailearekin batera.
Diablues eta Bluezifer Mikel Etxeberriak (ahozko soinua, gitarra eta ahotsa) eta Asier Elorzak (ahotsa, gitarra, dobroa eta tronpeta) osatzen dute. Bergarako bi musikari hauek 2014tik blues akustikoarekiko duten pasioak biltzen ditu. Bere ikuskizuna, ahots-jokoak, dobroa eta tronpeta batzen dituena, irudimentsua eta oso dinamikoa da. Zure zain gaude!
