Haurrentzako doako kontzertu pedagogikoak
Eguna : Ostirala 29
Ordua: 11:00
Lehenengo edizio honetan, Bilbao Blues Festival jaialdiak doako kontzertu pedagogikoak programatu ditu Guggenheim Bilbao Museoko auditorioan, TopARTE programaren eta pinakotekaren 25.urteurrenaren , barruan, haurrei zuzenduta, bluesa belaunaldi berriengana hurbiltzeko. Jarduera didaktiko honetan parte hartuko duen taldea Diablues ta Bluezifer bikotea izango da, Nagore Sanz kontrabaxu jotzailearekin eta Oihan Vega Eitb taldeko aurkezlearekin batera.

Mikel Etxeberria (ahozko soinua, gitarra eta ahotsa) eta Asier Elorza (ahotsa, gitarra, dobroa eta tronpeta) Diablues ta Bluezifer dira, 2014tik blues akustikoarekiko duten pasioak elkartutako Bergarako bi musikari. Blues akustikoaren ohiko instrumentazioa erabiltzeaz gain, ezohiko soinua melodia eta instrumentu bereziekin apaintzen dute: ahots jokoak, dobroa eta tronpeta.