Nork ez ditu gogoratzen The Blues Brothers film mitikoko Jake eta Elwood Blues anaiak?
Bizkaiko hiriburuaren bihotzean, Zazpikaleetan, dixie band “Granujas a todo ritmo” taldeak erritmo bizian egingo duen kalejiraren eszenatokia izango da I. Bilbao Blues Jaialdia dela eta.
Musika talde ibiltari hau kalez kale ibiliko da komedia musikal ahaztezinaren bi protagonisten txotxongilo erraldoiekin lagunduta.
Bere errepertorioa, publikoa dantzatzera gonbidatuko duena, Blues Brothers eta generoko beste klasikoetako kantuek osatuko dute.
Ez ezazu galdu!