Bluesarekin konprometitutako gaztea. Talentu gaztea Martha’s Vineyardetik.
Delanie Pickering (Concord, New Hampshire) hogei urteko gitarrista eta abeslaria da, eta Chicago eta Texasko blues estiloak berreskuratzen ditu, swing dosiekin eta New Orleanseko erritmoekin bikain konbinatuz. Gaur egun Johnny Hoy and the Bluefish taldeko kidea da, blues & roots estilokoa, eta era berean, nazioarteko jaialdietan bere kabuz aritzen da eta beste hiru taldetan jotzen du: Rosie’s Ritzy Revue, Black Eyed Susans eta Outskirts.
Pickeringek 15 urterekin hartu zuen lehen aldiz guitarra, bluesarekiko maitasuna deskubritu ondoren, eta bere kabuz jotzen ikasten hasi zen. 18 urterekin, zenbait jaialditan, klubetan eta blues-challengetan aritu zen, batez ere New Hampshire inguruan, eta gainera, “Down Not Home” albuma grabatu zuen.
2017an, Martha’s Vineyard uhartera joan zen bizitzera, eta han bizi da gaur egun, lan bila. Bere bizitza betiko aldatu zen bertan, Johnny Hoy and the Bluefish blues taldeko kideak ezagutu zituen eta. Buck Shankel, gitarra-jotzaile bikain eta beteranoa, taldeko oinordeko gisa ikusi zuen Delanie, eta lekukoa eman zion erretiratu bezain laster. Sei korden moldakortasun handiarekin eta ahots bero eta boteretsuarekin, Delanie blues amerikarraren apostu gazte sendoenetako bat da. Black Eyed Susans taldeko abeslari Icey Bairdek honako hau esan du honi buruz: “Delaniek duen berezko talentua ikaragarria da. Bluesa ariman sentitzen duela nabaritzen da”.
