Bluea elektrikoa jo ta su

Blues Train bluesaren backing band indartsua da, musikari finkatuez osatua, bakarlari handiei laguntze die proiektu ibiltari batean, 50 eta 60ko blues elektriko klasikoen errepertorioarekin. Erritmo eta dibertimenduz betetako ikuskizunetan, askotariko blues estilioak eskaintzen dituzte: Chicago, Memphis, New Orleans, Texas… Eta ez dira falta Muddy Waters, Wllie Dixon, Jimmie Rogers, Freddie King, Howlin “Wolf, B.B King edo Little Walker bezalako artista historikoen abestiak.

Taldea Txako Jones (ahotsa), Alex Caporuscio (gitarra), Mingo Balaguer (harmonika eta ahotsa), Paul San Martin (pianoa), Jorge Otero “Jafo” (baxua eta kontrabaxua) eta Adrian Carrera (bateria) musikariek osatzen dute.

BLUES TRAIN
Secciones_Descubre_Bilbao