Silvia Marsó aktoresak eta Del Toro Blues Band taldeak Guggenheim Bilbao Museoan taularatuko dute “Blues & Roots”, musika eta antzezpena uztartzen dituen ikuskizuna, musika beltzaren ariman zeharreko ibilbidea dena, Mississippi ibaiaren ertzeko bluesaren jatorritik Harlemgo Berpizkundera, 1929an.
Federico García Lorcaren “Poeta en Nueva York” obrari buruzko erreferentziekin eta “Summertime”, “Nobody knows you”, “Route 66” kantu unibertsalez eta Danny Del Tororen abesti propioez osatutako errepertorioarekin, show hau Marsó-ren debut musikala da.
Del Toro Blues Band taldea Danny del Torok (harmonika eta ahotsa), Sergio Álvarezek (guitarra elektrikoa), Javier Rodriguezek (baxua) eta Fiz Novoak (bateria) osatzen dute.
