Anthony Paule gitarra-jolea (Durban, 1956) da orkestra handi honen burua. 2007an sortua, 60ko eta 70eko hamarkadetako soul eta blues-soinuetan inspiratuta dago eta oraingo honetan Terrie Odabi eta Theo Huff-en ahotsek laguntzen dute. Tony Lufranok (organoa, teklatuak eta koroak), Kevin Hayes-ek (bateria), Endre Tarczyk (baxua eta koroak), Derek James-ek (tronboia), Charles McNeal-ek (saxofoi tenorra) eta Ethan Pires-ek (tronpeta) osatzen dute taldea.
Taldearen azken lana “Not in my lifetime” (2019) da. Wee Willie Walker kantari mitikoak maisutasunez interpretatzen dituen blues eta soul musikan sakonki errotutako eta inspiratutako abesti-multzoa da. Lan bikaina izan zen, baina, aldi berean, gazi-geza, grabazioak amaitu eta hiru egunera Walker hil egin baitzen ustekabean.
Terrie Odabik, bat-batekotasunean duen trebezia handiagatik txalotua eta adierazpen-baliabide eta -tresna bikainez hornitua, Walkerren lekukoa hartu du APSOko abeslari nagusi gisa. Oaklandeko interpretatzailea Blues Music Awards sarietarako izendatu zuten 2017, 2020, 2021 eta 2022 urteetan, ‘Emakumezkoen soul blues artista onena’ kategorian. Theo Huff ahots-tandem nagusia osatzen du. Chicagokoak hegoaldeko blues/soul eta rhythm and blues tradizionalak eta garaikideak konbinatzen ditu, sentikortasunarekin, bitxikeriarekin eta eszenatokiaren nagusitasun handiarekin.
