Sevillako artistak ez du joko azken orduko kudeaketa-kontuengatik

Alejo Stivel, Tequila talde mitikoaren ahotsak, ordezkatuko du Raimundo Amador uztailaren 30ean, larunbata, 22:15ean, I. Bilbao Blues Festivalean. Azken orduko kudeaketa-arazoek eragin dute kartel aldaketa hau. Artista sevillarrak eta nazioarteko ekitaldi handi honen zuzendaritzak hurrengo edizioetan data berri bat ixtea espero dute.

Bilbao Blues Festival uztailaren 29tik 31ra izango da Areatzan eta Guggenheim Museoan, 15 emanaldi eta jarduera erabat doakoekin.