
Del Toro Blues band, Sirjo Cocchi & Balta Bordoy- The Blues Way, Tòfol Martínez Blues band eta The Lazy Tones dira Volotea Blues Challenge lehiaketako lau talde finalistak, Bilbao Blues Festival jaialdiaren hirugarren edizioaren barruan kokatzen dena eta airelinea kolaboratzaile gisa duena. Bakoitzak 30 minutuko emanaldia eskainiko du uztailaren 25ean, 19:30etik aurrera, Areatzako kioskoan. Epaimahai aditu batek erabakiko du Spliten (Kroazia) egingo den European Blues Challenge 2025 lehiaketan Estatuko ordezkaria zein izango den.
Bilbao Blues Festival, Bilboko Udalak bultzatzen duena uztailaren 25etik 28ra burutuko da Areatzan lehen mailako kontzertuak eskainiko dituen doako programazioarekin: The Fabulous Thunderbirds, D.K. Harrell, Ana Popovic, Martha High & The Soul Cookers, Anson Funderburgh, Mike Morgan, Shawn Pittman, Southern Avenue, Annika Chambers, Terrie Odabi, Chino Swingslide Trío, Ivan Singh, Kid Carlos Band eta Ibai García Blues Project osatzen dute urte honetako kartela.
Kontsultatu gainerako programazioa eta beste albiste interesgarri batzuk gure home-an!



Erlazionatutako berriak




