Bluesaren mundua “modu zuzen eta unibertsalean” islatzen duen ilustrazio bat.I. Bilbao Blues Festivalaren kartelaren egilea Sergio Pérez Berasategik zuzentzen duen Moriskette euskal estudioaren taldea da. Sorkuntza-lan honen diseinuaren oinarrizko abiapuntua zen ekitaldi musikal handi hau Bizkaiko hiriburuan egiten dela nolabait islatzea. “Zenbait aukera baloratu ondoren, hiriko kaleetako baldosa bereizgarriak gure diseinuan integratzea erabaki genuen. Uste dugu ikono indartsua dela eta oso ondo konektatzen duela Bilbo jaialdiaren funtsarekin. Izan ere, kontzertuak kalean bertan eskainiko ditu, publiko guztientzat. Bluesa Bilboko kaleetan”, azaldu du Pérez Berasategik.

Maila formalean, Moriskettek ilustrazioan eta tipografian oinarritutako estilo batera jo du, kolore atsegin eta zuzenekoekin. “Multzo orokorrak estilo musikal horrekin guztiz bat datorren eta modu oso eraginkorrean komunikatzen duen konbinazio bat eskaintzen du”, esan du estudioaren arduradunak.