Handienetan handiena blues harmonikoan
Mark Hummel harmonizista eta abeslaria (1955, New Haven, Connecticut) garai guztietako harmonika-interpretetik onenetakotzat jotzen da. Hummelek Bilbao Blues Festival bisitatuko du Anson Funderburgh (gitarra), Bob Hall (pianoa), Ted Bukowski (baxua) eta Wes Starr (bateria) musikariekin batera. Guztiek grabatu eta partekatu dute eszenatokia generoko handienekin, eta horrek Bluesaren benetako “All Star” bihurtzen du taldea.
1976an, Hummelek, Los Angelesen hazi eta West Coast Blues estiloaren ildo estilistikoak hartu zituenak, “Blues Survivors” taldea sortu zuen.
Bere ibilbide harrigarrian zehar Charles Brown, Charlie Musselwhite, Lowell Fulson, Billy Boy Arnold, Carey Bell, Lazy Lester, Brownie McGhee, Eddie Taylor, Luther Tucker edo Jimmy Rogers bezalako musikariekin kolaboratu izan du. Chicago Sun Times-ek honela esan zuen berari buruz: “Hummelek harmonika jotzen du soinu lodi eta bete bateekin, Little Walterrek ia saxofoi jotzaile bat zirudielarik harmonizista baten ordez”. Bere soinu pertsonalak, swingaren zentzuak eta generoaren tradizioarekiko errespetu erreberentzialak Bilbao Blues Festival jaialdiko publikoa bereganatuko dute.
