Ordua: 12:30
Magnetismoa Erresuma Batutik
Ian Siegal (1971, Portsmouth, Erresuma Batua) blues abeslari, konpositore eta gidoilari britainiarrak Bilbao Blues Festival jaialdiko agertokian ikuskizun superlatiboa eskainiko du. Bere indarra, zalantzarik gabe, zuzenekoa da, pasioa, izerdia eta energia asko azaleratzen dituen taulen gaineko presentziarekin.
Ian Siegal bluesetik abiatzen da, funtsean, baina rock, country edo folk alorragoetara ere desbideratzen da maisuki; urrunago joan gabe, bere idolo nagusien artean artista desberdinak daude, hala nola Muddy Waters, Townes Van Zandt, Elvis Presley edo Tom Waits.
“Classic Rock” aldizkari britainiarrak “altxor nazional” gisa kalifikatzen du, eta “MOJO” aldizkari ospetsuak “Erresuma Batuko musikagile adimentsuena eta blues interpreterik magnetikoena” dela uste du. Bere aintzatespen nagusien artean, bi UK Blues Awards, zortzi British Blues Awards, lau European Blues Awards eta USA Blues Music Awards sarietarako hiru izendapen nabarmentzen dira.
