Dagoeneko ezagutzen dira Volotea Blues Challenge jaialdiaren bigarren edizioan parte hartuko duten lau taldeak.

Hauek dira:

BigBlack Rhino (Girona)

Jonás Molina Band (Madril)

María Carbonell Blues Mood (Valentzia) 

Sirjo Cocchi & Balta Bordoy – The Blues Way (Bartzelona)

Talde bakoitzak 30 minutuko emanaldia egingo du uztailaren 24an, 19:30etik aurrera. Epaimahai aditu batek erabakiko du zein izango den Estatuko ordezkaria European Blues Challenge 2026an, Katowicen (Polonia), apirilaren 16tik 18ra.

Bartzelonako Tòfol Martínez Blues Band taldeak irabazi zuen iazko Volotea Blues Challengea.