Datorren uztailean eta Bilbao Blues Festival-aren laugarren edizioaren baitan, gure hiria estatuko Volotea Blues Challenge txapelketaren finalaren lekuko izango da berriz ere. Gaur egungo lau musika talderik onenak lehian arituko dira European Blues Challenge-n, musika genero honen nazioarteko ekitaldirik garrantzitsuenetakoan, tokia lortzeko. “Hitzordu esanguratsu honen egoitza izateak berretsi egiten du Bilbo Bluesaren nazioarteko erreferentea dela”, ospatzen du Carlos Malles-ek, jaialdiko zuzendaria.

Izena emateko epea astelehenean, maiatzaren 12an, irekiko da eta ekainaren 6an amaituko da. Aurkezteko, ezinbestekoa da honako inprimakia betetzea. Hilabete honetako 23tik aurrera, aukeratutako taldeen izenak publiko egingo dira. Talde irabazleak European Blues Challenge 2026an parte hartuko du, genero honetako nazioarteko lehiaketa ospetsuenetako batean.

Bilboko Udalak bultzatutako jaialdia uztailaren 25etik 27ra bitartean gauzatuko da Areatzan, lehen mailako kontzertuekin osatutako doako programazioarekin. Challenge-a aurrerapen bat izango da, jaialdia hasi baino egun bat lehenago, uztailaren 24an, egingo baita.


ROCK AND ROLL KLASIKOAREN MAISU BATEK OSATUKO DU KARTELA

Besteik, Bilbao Blues Festival-ek Alfonso José Martínez, Al Dual bezala ezaguna, rock and roll klasikoaren maisua den artista, gehitu du kartelean. Murtziako musikari honek fideltasunez erreproduzitzen ditu 50eko eta 60ko hamarkadetako musika amerikarraren soinuak eta gaitasun horrek nazioarteko rockabilly eszenako artista ospetsuenetako bat bihurtu du. Gitarrista moldakor eta talentuduna da eta, horrez gain, abeslari aparta, genero hau country edo blues estiloekin bikain nahasten dituena.

Bere ibilbidean zehar, Estatu Batuetako eta Europako eszenatoki eta areto nabarmenak bereganatu ditu eta 2018tik Nashvilleko Rockabilly Hall of Fame musika taldearen parte bilakatu da. Gainera, Ameripolitan Music Awards sarietan nazioarteko gizonezko bakarlari onenaren saria jaso du (2018), Espainiako Musikaren Sarietan (2018) eta Fenix Sarietan (2019). Era berean, “endoser” -a da eta Gretsch gitarren markaren irudia da, instrumentu honen maisuentzako errekonozimendu gorenena.

KONTZERTU PEDAGOGIKOA GUGGENHEIM BILBAON ETA BOOGIE-WOOGIE KLASEAK

Guggenheim Bilbao Museoak haurrei zuzendutako doako 25 kontzertu pedagogiko eskainiko ditu ostiralean, TopARTE programaren baitan. Diablues ta Bluezifer bikoteak, Oihan Vega EiTBko aurkezlearekin eta Nagore Sanz kontrabaxu-jotzailearekin batera, jarduera didaktiko honetan parte hartuko dute.

Mikel Etxeberriak (ahozko soinua, gitarra eta ahotsa) eta Asier Elorzak (Ahotsa, gitarra, dobroa eta tronpeta) osatutako taldeak, 2014tik blues akustikoarekiko grinagatik elkartutako Bergarako bi musikari, doinu eta instrumentu bereziekin ezohiko soinuak eskainiko dituzte: ahots jokoak, dobroa eta tronpeta.

Igande goizean boogie-woogie doako ikastaro arrakastatsuak ere itzuliko dira Areatzako kioskora, dantzan esperientzia izan edo ez, edonork parte hartzeko irekiak. Dibertigarriak eta dinamikoak, swingarekin mugimenduak partekatzen dituen boogie-woogie saioek jende ugari erakarri zuten aurreko edizioan. Portugaleteko Swing Dantza Eskolako Carlos Etxebarriak ematen ditu.