Eztanda musikala, dantza eta sorpresak.
Ray Collins’ Hot-Club kontzertu bakoitzean ikusleak zoratzeko gai den makineria ezin hobea da, swing, jazz, soul, rock ‘n roll, jive, boogie eta jump blues erritmoen festa gainezka eta kementsu batekin. Alemaniako “big band” honetako show-ek 40ko eta 50eko hamarkadetako musikarik onenaren espiritua berreskuratzen dute, gidoi eta “set list” gabeko esperientzia errepikaezin eta anarkiko batean; Ray Collins lider karismatikoaren arabera, “gutxien espero dena eraginkorrena da”.
Haize, teklatu, slapbass, bateria eta gitarra elektriko sekzio indartsua dute. Taldea 2000. urtean sortu bazen ere, taldekide gehienak, bederatzi guztira, 80ko hamarkadaren amaieratik elkarrekin ari ziren. Mundu osoan zehar ibili dira, eta mito handien ondoan jo dute, Big Jay McNeely saxofoi-jotzaile historikoaren alboan.
