La Perra Blanco

Eguna :

2024 | Igandea 28
Ordua: 19:00

Eguna :

2024 | Igandea 28
Ordua: 19:00
2016an jaioa, talde leherkor honek, bere generoan gehien eskatzen denetako bat estatuan eta nazioartean, lau lan bildu ditu: “Bop & Shake” (Atomic Records, 2019), “La Perra Blanco” (2021, autoeditatua), “Won ‘t You Come On” (Folc Records, 2022) eta “Get it out” (Folc Records 2024).

La Perra Blanco, underground zirkuituan hasi zenak, 50eko hamarkadako amerikar musikaren zaleei ilusioa itzultzen eta publiko berriak generora erakartzen jakin du.

La Perra Blanco laukotea igoko da Bilbao Blues Festival jaialdiko agertokira, Alba Blanco cadiztarra buru duela. Guillermo Gonzalez del Campo kontrabaxu jotzaile basatienak, Gerart Vercher handiak (saxoa eta teklatuak) eta Jesús López Benítez bateria jotzaileak lagunduta, abeslari indartsuak inor axolagabe uzten ez duten zuzenekoak oparitzen ditu.