Terrie Odabi & Annika Chambers con Paul DesLauriers 
Eguna : 2024 | Igandea 28
Ordua: 20:45
Eguna : 2024 | Igandea 28
Ordua: 20:45

Rockin’ Soul Sistas featuring Terrie Odabi Annika Chambers Paul DesLauriers-ekin

Rockin “Soul Sistas featuring Terrie Odabi & Annika Chambers, Paul DesLauriersekin, luxuzko proposamen bat eskaintzen dute, soul bluesaren ospakizun musikal ikusgarri bat hedatzen duena. Chambers (Houston, 1985) eliza batean abesten hazi zen, hortik bere gospel eragin nabarmenak. Zazpi urte eman zituen Estatu Batuetako indar armatuetan izena emanda, non bere talentua ez zen oharkabean pasa eta ereserki nazionala abestera gonbidatu zuten zeremonia batean. Gertaera horrek Kosovora eta Irakera zuzendutako tropa militarrentzako bira batean parte hartu zuen talde batean sartzera eraman zuen. 2019an eta 2022an, Blues Music Award saria irabazi zuen, soul blueseko emakumezko artista onenaren kategorian. Annika Chambers indartsu eta talentudunak estudioko hiru lan argitaratu ditu eta blues jaialdi amerikar eta europarren ohiko bat da.

Terrie Odabi bluesaren egungo panoramako abeslari errespetatuenetako bat da. Trebezia handia du inprobisazioan, eta Oaklandeko interpreteak eta konpositoreak adierazpen baliabide eta tresna ugari erakusten ditu. Odabi 2017, 2020, 2021 eta 2022. urteetan izendatuta egon zen Blues Music Awards sarietan, “Soul blueseko emakumezko artista onenaren” kategorian. Odabi Bilbon berriro izan da, iazko edizioan Anhony Paule Soul Orchestrarekin eta Theo Huffekin batera aritu ondoren.

Deslausiers blues rock gitarrista kanadiar ospetsuak, Chambersen senarra, Chambers & Odabi bikotea Bilbao Blues Festival jaialdian lagunduko du.