Marta High & The Soul Cookers
Eguna : 2024 | Larunbata 27
Ordua: 19:00
Eguna : 2024 | Larunbata 27
Ordua: 19:00

Ahots propioa duen herentzia boteretsua

Martha High soul kantari nekaezina (Victoria, Virginia, 1945) izango da Bilbao Blues Festival-en beste izen handietako bat. James Brown ospetsuak “bataiatu” zuen haren ahots ahaltsu eta garratza, 30 urtez baino gehiagoz biretan lagun izan zuena, bere taldean urte gehien iraun zuen bokalista izanik. Kasu historikoetan izan zen harekin: 1968ko apirilean Boston Garden-en izan zen kontzertu ospetsua, Martin Luther King-en hilketaren ondorengo gaua, Brownek istilu berriak saihestu zituenean bere agertoki-presentzia hutsarekin eta mezu positiboarekin, Vietnamera tropa estatubatuarrak entretenitzeko egindako bidaian eta 60.000 pertsona bertaratu zituen “Rumble In The Jungle” kontzertuan, Kinshasan izandako George Foreman eta Muhammad Aliren arteko borrokaldiaren aurretik.

Martha High-ek bakarkako ibilbide sendoa egin du Motown soinuaren lekuko eta defendatzaile gisa, eta “soularen aitabitxiaren” ondarea zabaltzen jarraitu du bere ikuskizunetan. Maceo Parker saxofoi-jotzaile ezagunaren ahots nagusi gisa ere biratzen du aldizka.

The Soul Cookers taldearekin batera, uztailaren 27an, larunbata, bere oinordetza musikala zabalduko du Bilbon, jazza, soula, bluesa eta funka ustartzen dituena.