“Divas y luchadoras: La mujer en la historia del blues” (Dibak eta borrokalariak: emakumea bluesaren historian) hitzaldia, uztailaren 30ean, larunbata, izango da 11:00etan Bilbao Blues Festivalaren barruan eta Manuel López Roy kazetariak eta Miriam Aparicio piano jotzaile katalunak parte hartuko dute.

I. Bilbao Blues Festival jaialdiak, uztailaren 29tik 31ra Areatzan egingo denak, bluesaren agertoki handi bihurtuko du hiribildua nazioartean, baina Guggenheim Bilbao Museoan ere jarduera interesgarriak programatu ditu. Horietako bat « Dibak eta borrokalariak: Emakumea bluesaren historian” hitzaldia da, uztailaren 30ean, larunbata, 11:00etatik aurrera izango dena, TopARTE programaren eta pinakotekaren 25. urteurrenaren barruan.